XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gamuza granateko besaulkiaren atzeko aldera joanez, mutilaren ileekin hasten da jolasean. Bere esku leunak berehala dira gaztearen lepoa ferekatzen.

Alkohola bere efektuak erakusten hasia da dagoeneko.

- Talentu-ehiztari deritzaten horietako bat zen Richard; fotografo nahiko ospetsua modaren munduan.

Erakusleiho baten aurrean ikusi ninduen behin, eta berarentzat lan egin nezan proposatu zidan.

Halako eskaintzaren aurrean ezin nezakeen ezezkoa eman. Nire ametsak betetzeko ordua heldua zela uste nuen. Hala, modelo lanean hasi nintzen. Handik denbora gutxira, Richardekin ezkondu eta Manhattan-eko alde aberatsenetako batera etxealdatu ginen...

Larrosegiak ziren orduan gauzak. Onartu nahi ez banuen ere, banekien amaiera hurbil zegoela... Eta ez nuen huts egin.

Richard gonazale alproja zen. Emakume guztiak ohera eramaten zituen. Bion arteko elkarbizitza ezinezko bilakatu zen handik gutxira eta hala, dibortzioa heldu zen...

Hasierako egoerara itzuli nintzen, baina zorionez apartamentu hau erosteko adina diru bildu ahal izan nuen.

Modelo lanean inork ez ninduen onartu nahi.

Jaitsaldi sakon bat pairatu ondoren, drogaren hondorik gabeko zulora erori hurran egon nintzen.

Patuak hala nahi izan zuelako, heriotzaren besoetatik askatzea lortu nuen, eta orain arteko bizitza hemen eman izan dut, bakardadean murgildurik, zorigabeko auzo honetako arriskuei egunero aurre eginik. Beti bakarrik...

Bere eskuek gaztearen alkandora laxatu eta gorputza laztantzen ziharduten istorioaren bukaerarako.